lunes, 14 de mayo de 2012

Omnibusa · azken ematea


PROGRAMAREN ERANTZUKIZUNA

Programa zehazterakoan tokia eta erabiltzaileak aztertuta, biak harremanetan jarriko dituen bilgune bat sortzea izan da helburu.

PROIEKTUAREN IZAERA

Lehenik eta behin, kontuan hartu da tokiaren azterketa egin ondoren bertako eskaera, programari eta jarduketa moduari dagokionez, eta eskala, erabiltzaile anitzei dagokionez. Eremuaren izaeraren funtsa, ezkutuko lurrazpiko loturetan topatu dugu, eralbilera eta espazioak harremanetan jartzen dituena. Bertatik abiatuz, programaren osaketak lotura hauek barneratuko ditu, eta batera lan egin. Lotura horien arima ez da bakarrik fisikoa izango, baita erabilera osagarrikoa ere, hots, lotura elementuak komunikatzaileak izateaz gain, bestelako jarduerak hartzen ditu baitan, hala nola, azoka edota erakusketa gela. Guzti honen funtsa Gasteizeko gailurra hornituko duen unitate funtzional bat erdiestea izango da, gaur egun eskaintzen denari aukera zabalduz.

PROGRAMA

·Eraldatutako Chillida urtegia. Azpiegitura potenteaz baliatuz SPA eta ERAKUSGELA KORRIDOREA barne hartzen ditu.
·Lurperatutako ANTZOKIA. Sarrera gune zentraletik, Chillida eraikinarekin partekatuz, eta zerbitzuen asetzea azpiegitura eraikinetik.
·INFORMAZIO GUNEA, ibilbide nagusiaren hasieran, gunearen eta ekintzen nondik norakoak azalduko dituena. 
·Estalki lineala, AZOKA egunetarako, estalkiak barne hartzen duelarik erakusmahai mekanismoa. Beste egunetan, ardatz nagusia litzatekena babestuz. 
·Tamaina ezberdinetako TAILERRAK, korridore bidezko sarrera eta bestaldeko NEGUTEGIAREKIN barne-kanpo espazio moldagarriak lortzeko.

ESTRATEGIA

Proiektuaren gauzatzean espazio librearen eta eraikinaren pribatutasunaren uztartzea bilatu da, baina aldi berean, bikoiztutako espazioak izan daitezela. Estrategia modura kota aldaketek lurperatu eta altxatu egingo ditu erabilera zehatzekoak, behe oina libre utziz, konexio bide bilakaraziz.











martes, 1 de mayo de 2012

Tokian toki III

Ondorengo planoetan, hiru geruza ezberdin ikus daitezke:


·LUR AZPIKO KOMUNIKAZIOA

Sestra azpiko ebaketan, Montehermoso eta urtegiko lotura existenteaz baliatuz, gure proiektuan integratu eta islatuko da. Ur biltegiari dagokionez, erabilera aldaketa jasan du, jatorrizko eta egungoa bateratuz. Alde batetik, eraikinaren berezko egiturari, uraren bultzadak jasateko diseinatu zena, etekina ateratzea da helburu, uraren presentzia berreskuratuz eta bestetik, hiru eraikin lotuko dituen erakusketa aretoa, perimetroa inbadituko duena. Alde zaharrari zerbitzu osagarria emango lioke, kultura/kirola/aisia barne hartzen dituena, eta aldi berean, erabiltzaile desberdinei bideratua. Kulturaren eskaintza indartuz, ikusentzunezko ekintza ezberdinei toki emango dien antzokia pentsatu da, aldi berean geztetxearen alboko bolumenarekin komunikazio bertikala izango duena.

Behe kotako programa osoa beheratutako espazio ireki batean izango du bilgunea.


·AZAL-PLANOAREN TOLESDURA

Ebaketa honetan ere, erabilera ezberdinen loturak bilatu dira. Chillida eraikinaren kasuan, kale mailako sarrera mantendu da, erakusketa aretoari bigarren solairu bat ateraz. Santa Maria kalea oinezko bilakatu ondoren, estalki jarrai bat gehitu zaio azoka erabilerarako. 

Eraikin multzoaren harreran, informazio eremua eta irisgarritasun osoa duen terrazara igoera, bertako ekintzen programa azalduko duen panelen erakusgarri.

Montehermosoko belardia moldatu egin da, mugal ezabatuz, eta bide berriak irekiz, gaztetxeari izaera berria emango diona.


·LURRETIK BANATUZ
 
Azken maila honetan, bi gune bereiziko dira: Harrerako eraikinaren gailurra, gunearen eta Gasteizeko ikuspekiak eskeiniko dituena, eta bilgune eremuko tailerrak, zerbitzuen osagarri, eta eskailera jasogarri bidez komunikazioa kontrolatuko dena.