martes, 1 de mayo de 2012

Tokian toki III

Ondorengo planoetan, hiru geruza ezberdin ikus daitezke:


·LUR AZPIKO KOMUNIKAZIOA

Sestra azpiko ebaketan, Montehermoso eta urtegiko lotura existenteaz baliatuz, gure proiektuan integratu eta islatuko da. Ur biltegiari dagokionez, erabilera aldaketa jasan du, jatorrizko eta egungoa bateratuz. Alde batetik, eraikinaren berezko egiturari, uraren bultzadak jasateko diseinatu zena, etekina ateratzea da helburu, uraren presentzia berreskuratuz eta bestetik, hiru eraikin lotuko dituen erakusketa aretoa, perimetroa inbadituko duena. Alde zaharrari zerbitzu osagarria emango lioke, kultura/kirola/aisia barne hartzen dituena, eta aldi berean, erabiltzaile desberdinei bideratua. Kulturaren eskaintza indartuz, ikusentzunezko ekintza ezberdinei toki emango dien antzokia pentsatu da, aldi berean geztetxearen alboko bolumenarekin komunikazio bertikala izango duena.

Behe kotako programa osoa beheratutako espazio ireki batean izango du bilgunea.


·AZAL-PLANOAREN TOLESDURA

Ebaketa honetan ere, erabilera ezberdinen loturak bilatu dira. Chillida eraikinaren kasuan, kale mailako sarrera mantendu da, erakusketa aretoari bigarren solairu bat ateraz. Santa Maria kalea oinezko bilakatu ondoren, estalki jarrai bat gehitu zaio azoka erabilerarako. 

Eraikin multzoaren harreran, informazio eremua eta irisgarritasun osoa duen terrazara igoera, bertako ekintzen programa azalduko duen panelen erakusgarri.

Montehermosoko belardia moldatu egin da, mugal ezabatuz, eta bide berriak irekiz, gaztetxeari izaera berria emango diona.


·LURRETIK BANATUZ
 
Azken maila honetan, bi gune bereiziko dira: Harrerako eraikinaren gailurra, gunearen eta Gasteizeko ikuspekiak eskeiniko dituena, eta bilgune eremuko tailerrak, zerbitzuen osagarri, eta eskailera jasogarri bidez komunikazioa kontrolatuko dena.





No hay comentarios:

Publicar un comentario