lunes, 30 de abril de 2012

Alde zaharra birgaituz


Azken urte hauetan Gasteizko zentru-historikoaren gainbera egoerari aurre eginez, zenbait birgaitze eta berritze proiektu jarri dira abian. Alde batetik auzokideen bizi baldintzak hobetzeko liratekenak, hala nola bidearteen berreskurapena/ komunikazio azpiegitura berriak / integrazioako hezkuntza programak/ kiroldegia. Bestetik, kaskoaren izaera hobetuko dutenak, esaterako, erdi aroko harresiaren erregenerazio proiektua / eraikin historikoei erabilera kulturalak esleitzea. 

Gure aktuazioa almendraren erdigunean izanik, filosofia honi jarraituz gauzatu da, zerbitzuen hornikuntzari garrantzia emanez. Guneko hutsuneaz gain, inguruko ezaugarriak eta loturak aztertu ditugu, eta ondoren izango diren erabileretara moldagarriak eta osagarriak bilatu ditugu programa osatuz. 


domingo, 29 de abril de 2012

Gasteiz :: hirigintza maila


Lurralde Antolamendua: hiri-herri-landa erlazioa Gasteizen

Hirigintzako irakasgaian Gasteizen lehen lauhilabetean landu genuen proposamen bera garatu da, lurralde antolamenduaren eskalan sakonduz. Ariketa borobila izateko eskala txikia, herri eskala, hiri eskala eta azkenik lurralde eskala landu ditugu, lotura berreraketa eta Gasteizen identitate krisiaren erantzun bat emanez, hiria-hiri, herria-herri eta landa eremuak behar bezala tratatu eta bilduz. Hona hemen lurralde antolamenduaren memoria eta hausnarketak:

Oinarrizko informazioa

Gasteizko udalerriaren azterketan baloratu den lehen eragilea hiri-nukleo eta inguruko 63 entitateen arteko harremana litzateke.

Gasteiz
Jatorrizko hiriaren morfologiari jarraituz, Gasteizek hazkunde erradiala izan du, almendra itxurako alde zaharretik hasiz, lehen zabalgune eta gaur abian dauden auzoak liratekenak. Hiria betez joan den heinean, azpiegitura eta hormidura berriak etorri dira, oinezko eskala gainditzea ekarriz eta kotxearen derrigorrezko erabilera probokatuz. Aldi berean, Gasteiz European Green Capital 2012 ekimenarekin batera, hiri-ekologikoaren apostua egin du, eraztun berdearen lehen fasea amaitu delarik.

Kontzejuak
Kontzejuak Gasteiz udalerri barnean kontsideratzen diren herrixkak dira. Dena den, erabakitze ahalmenari dagokionez, botere gabe aurkitzen dira, autosofizienteak izateko gaitasun gabeziarekin batera.
Orainarteko lanbidea nekazal jarduera izan bada ere, egun makinaria handia eta bestelako interesak etorri dira, hala nola aisialdiko ekintza eta bigarren etxebizitzak. Hazkunderik ez da izan dena den, izaera aldaketa baizik, eta izango duen etorkizuna baldintzatuko du. Argi dago zerbitzuei dagokienez, ezinezkoa dela tokian toki eskaera asetzea, eta horregatik Gasteizekiko menpekotasuna.

Gasteiz/Kontzejuak
Kontzejuen jatorrizko komunikazio-bideak eraldatuz edota ezabatuz ere joan dira hiriburu mailako azpiegiturak agertu diren heinean. Ondorioz zuzeneko harremana lagundu ordez, isolatzera eraman ditu herrixka asko. Erlazioak aldatuz, autoaren erabilera ere beharrezkoa bihurtu da herri-hiri komunikaziorako, ezbaitago hauek lotuko dituen garraio zerbitzu publikorik, ez litzateke errentagarria.
Badago lotura sistema natural bat; inguruko hidrologiari so eginez, sistema osoaren eskema ikus daiteke. Mendialdean jatorria duten ubideek, herrixkak zeharkatu eta  norabide erradialez Zadorran batuko direlarik.


Diagnostikoa
Udalerri osoa hartuz, hiru eremu ezberdin bereiz daitezke: lehenik, nukleo urbanoa, Gasteizko populazioaren %98a kontzentratzen duena, landa eremua birgarrenik , eta azkenik mendialdea.
Hirigunean kokatatuko dira zuzkidura eta hiriaren funtzionamendua bermatzen duten azpiegiturak. Landa lurretan hiriaren hornidurarako elikagai eta produktuen ekoizpena egongo da. Partzelazioa ezberdina izango da herrixka inguru hurbilean eta kanpoaldean, ustiapen makinaria eta jabetza eskalak aldatuz baitoaz. Bertara eraman dira industria guneak eta hiriaren bestelako zerbitzuak, hala nola hilerria, babestutako parke botanikoa, zabortegia edotacars parkea. Landa eremuko kota altuenean beste herrixka “kapa” bat agertzen da, mendialdeko jarduerekin harreman gehiago dutenak, hala nola basogintza eta abelzaintza. Aipatzekoa litzateke basogintzaren jarduera kontrolatua izan dela, bertako baso autoktonoak babestuz eta jatorrizko ekosistemak mantenduz.
Ondorioz, ikus daiteke hiru eremuen oreka funtsezkoa dela ororen bizikidetzarako, eta horrenbestez hirigunearen hazkunderako ere hainbat jarraibide hartu beharko dira etorkizuneko garapena integratua izan dadin. Menpekotasuna ekidiezina dela onartzen da, baina oreka hori mantenduz beren izaera ez oztopatzea litzateke jomuga.


Proposamena

Komunikazioa
Proposamenaren funtsezko ideia hiriaren eta herrixken lotura bermatzea izango da. Lehenago aipatu den ubide-sarea oinezko eta bizikleta erabiltzaileentzako birgaitzea izango da abiapuntua,“ibai-metroa”. Honetarako oinarrizko zerbitzua eskeiniko litzateke, merendero, bizikleta errenta eta parking-ak adibidez.
Bestetik, hiriaren hazkundea mugatu da,  etorkizunean izango lukeen bilakaera aurreikusiz, eta zirkulazio-eraztun berria ekarriko lukeena. Era berean, zirkunbalazio honi paralelo bide berdea osatuko da amaitugabeko ataletan, eta hau izango litzateke herrixka eta hiriaren lotura, baita aisi denborako eremua ere. Honela hiri-muga berria oinezko eta auto bidezko komunikabidea bilakatu dugu, hiriaren hazkundearen mugatzeko tresna berri gisa.

Produkzioa
2.sektoreari dagokionez, okupazio eremua bere hortan mantendu da, hiri-lurraren mugarekin bat egiten baitu produkzio zonaldeak.
Landari dagokionez, okupazioa handitzea ez da bidezkoa, alde batetik hiri muga eta bestetik mendialdeko eremu maldatsua baitago. Hau dela eta, lurraren ustiapena handitzeko helburuaz partzelen bateretzea proposatu da lur-sail berrantolaketaz baliatuz. Mendialdean bestetik, pinuen produkzioa ordez, bertako baso autoktonoa berreskuratu nahi da. 
Kontzejuen inguruan oinezko 10 minutuko erradioko guneak adierazi dira, produktu-biltegi erreserbak aurreikusiz.

Bizitza
Hiri-muga zirkunbalazio eraztunerarte zabalduko da, oinezko eskalarari toki eginez eta aisia eta komunikazioa barne hartzen dituen eraztun berdearekin batera. Herriek berriz, ez dute hazkunderik jasango, biltegi berriazk integratzeko espazio erreserbak soilik.


Proposamenaren justifikazioa
Dagoeneko hasiera eman zaion apustu “berdea”rekin jarraituz, hiri-hazkundearen amaiera eta kontzejuen lotura den eraztun berdea, eta honen adar diren “ibai-metroa”ren eraiketaz, nukleo urbanoaren garapena kontrolatzen da, Gasteizen gehiegizko hazkundeak, inguruko kontzejuen menpekotasun absolutua ekiditzeko. Bai fisikoki baita funtzionalki ere, eremu bakoitzak bere izaera mantentzea litzateke asmoa, bere ezaugarriak potentziatuz eta tresna berriez lagunduz.

_ Urbanizazioa.




_
 Komunikazioa.



_ Landagunea.



_ Proiektua.


Ibai metroa izan zen lurralde mailako lehen proposamenaren ardatza, lurraldearen baitako komunikazio sistema egoki eta berritzaile gisa. Gure lanean Uribarri Nagusia izan zen lan gunea eta hirigintzan ere hura hartu dugu erreferentzia eta adibidetzat, komunikazioaren azken atala izanik ondo biltzen baititu ideia nagusiak.


lunes, 16 de abril de 2012

tokian toki II

Proiektuaren ardatz bilakatu dira espazio publikoa antolatuko duten komunikazio fluxuak; auto bidezko zirkulazio perimetrala finkatuz gune estrategikoa den alde zaharraren muinoan oinezko zirkulazio libreagoak lortzea izanik helburu.  Oinezko zirkulazio librearekin batera Gasteizeko almendraren dentsitatea jaitsiko duten espazio libreen sekuentzia azpimarratuko da. Muinoa osatzen duten espazio libre horiek izango dira programaren alde indeterminatuari erantzuna emango diotena, erabilera askatasuna eskainiz alde determinatuaren atalen arteko lotura gauzatzeaz gain.

Programaren alde determinatuari (hezkuntza+kirola+kultura) erantzuna ematearen ardura muinoak egun eskaintzen dituen instalazioek eta horiei osagarri planteatzen diren berriek hartuko dute gain. Jarduera horiek bolumen zentralak eta unitatearen adierazle agertuko den informazio igorleak bilduko ditu.

Alde determinatu eta indeterminatuak hiru erabiltzaile eskaleri (auzo-hiri-turista) zerbitzu emateko prest egongo den unitate modura funtzionatuko du, bai funtzionalki baita espazialki ere. Erabiltzaile eta jarduera desberdinen uztarketarako bi lotura mota planteatzen dira, alde batetik espazio publikoaren jarraitasunak errazten duena, kale kotan funtzionatuko duena.  Bestetik, Montehermoso kulturgunearen eta ur deposituaren arteko kale-azpiko lotura errepikatuz ur depositu eta gainontzeko jardueren artekoa, lur azpiko kotan funtzionatuko duena.
Kale-azpiko lotura Ur-depositua zenatik abiatuko da, honen eta Montehermosoren arteko komunikazioa dagoela aprobetxatuz. Egun erakusketa-gune den espazioari uraren presentzia bueltatuko zaio Spa erabilera esleituz, eraikinak daukan egitura potentea eta adierazgarria aprobetxatuz. Honi jarraiki lur-azpiko kotan antzoki eta erakusketa gunea kokatuko dira alde zaharreko eskaintza osatuz. Zerbitzu unitateak kale kotaren okupazioa gauzatuko du espazio publiko indeterminatu eta informazio igorletzat funtzionatuko duen adierazlearekin eta altuera irabaziko du,  pribatasunarekin batera, hezkuntzarako prestatuko diren tailer eta aretoekin.


miércoles, 11 de abril de 2012

tokian toki

Gasteizeko alde zaharreko gailurrera zoom-a eginez, bertako erabilerak eta baliabideak baloratu ditugu. Dagoenaren eta espazioaren balizko etekina alderatu ondoren, lehen konklusioak atera dira, programaren osagarri. Betiere helburua mantenduko litzateke, erabileren harremanak izango duen onura bilatuz, eta bertan kontsolidatu denarekin bat eginez.

Lotura hauetan ikusi dugu badagoela barne-komunikaziozkoa, edota espazio publikoaren bitartez gauzatutakoa. Tarteko/transiziozko erabilerak ere bitarteko moduan erabiliko lirateke.


lunes, 2 de abril de 2012

gasteizko alde zaharraren azterketa eta mapa kontzeptuala

MAPA KONTZEPTUALA
Mapa kontzeptualaren helburua programaren izaera eta toki/erabiltzaileen ulertze eta uztartzea adieraztea izango da.

Tokiaren lehen hurbilketan proposatutako programa eta dagoen eskaintza alderatu ditugu. Bertako gabeziak osatzea eta zerbitzua hobetzea litzateke, horretarako eskala ezberdinetako beharrak asetuz.

Erabiltzaileei dagokienez, perfil ezberdinak topatu dira: tokiko biztanleak, Gasteizko hiritarrak eta bisitariak. Euren interesak ezberdinak badira ere, interakzio eremu bat badagoela ikusten da, non onura guztientzat litzateken, programa aberastuz eta eskaintza indartsuagoa ahalbidetuz.

Aktibitatea sortu dadin, domino efektua bilatu nahi da, non ekintza batek bestean eragingo duen, jarduera isolatu batek zerbitzu zabala eskaini dezan gizartean.
                               
 
                  

JARDUERA ISOLATUA
Gasteizko alde zaharraren egoera aztertu da erabilerari dagokionez.
Tokia era ezberdinean biziko da erabiltzailearen arabera, eskaintza zabala dago turismoari begira, eta beste bi eskalei so eginez, gabeziak topatzen ditugu. Zer esan euren arteko interakzioari dagokionez.



JARDUERA GAINJARKETA
Gure aktuazioa erabiltzaile eta ekintza ezberdinen interesak lotu eta toki ematea izango da.  Gasteizko leku-estrategiko izanik, espazio publiko nagusi bat falta da, Euskal Herriko beste hiriburutan erraz identifikatzen ditugunak (plaza berria, trinitate enparantza, konstituzio enparantza...). Bestetik, dagoen eskaintzari etekina ateraz eta osagarri den programaz gabezia honi aurre egin nahi zaio espazio publikoaren berrantolamendu eta gizartearen parte hartze berria sustatuz.


domingo, 1 de abril de 2012

LURRALDEA ERREPRESENTATZEN II

Aurreko sarrera osatuz, estadistikek, azterlanek edo satelite irudiek eskaintzen dituzten datuez gain NY-eko Columbia unibertsitateko arkitektura fakultateak gaur egun hain hedatuak dauden sare sozialak hartu ditu informazio iturri gisa. "We are here now" izena eman diote lantzen ari diren lurralde mailako informazio bilketa tailerrari, Facebook eta Forusquare moduko sare sozialek eskaintzen duten "Here now" aplikazioan oinarrituz. Aplikazio horiek momentuoro non zauden, zertan ari zaren edo norekin zauden plazaratzea eskaintzen dute.
Columbia unibertsitateko mugimenduak aplikazio horien bidez azaltzen den informazioa hiri edo lurralde mailan aztertuz, hau da, kolektibo handi baten hirian zeharreko mugimenduak eta aglomerazioak aztertuz, bizi gareneko lekua beste modu batean ezagutzea, esploratzea eta aztertzea du helburu.


Aipatutako mugimenduetaz gain, sare sozialen aplikazioen erabiltzaileek hiria nola bizitzen duten azaltzen dute, hau da, beraien egoera pertsonalaren arabera nora jotzen duten edota leku bakoitzean zelan sentitzen diren. Horiek ere aztergai hartzen ditu "We are here now" programak, hiriaren antolamendu eta, horren arabera, gune bakoitzak igortzen dituen sentsazioen inguruko ondorioak ateratzeko helburuarekin.