domingo, 1 de abril de 2012

LURRALDEA ERREPRESENTATZEN II

Aurreko sarrera osatuz, estadistikek, azterlanek edo satelite irudiek eskaintzen dituzten datuez gain NY-eko Columbia unibertsitateko arkitektura fakultateak gaur egun hain hedatuak dauden sare sozialak hartu ditu informazio iturri gisa. "We are here now" izena eman diote lantzen ari diren lurralde mailako informazio bilketa tailerrari, Facebook eta Forusquare moduko sare sozialek eskaintzen duten "Here now" aplikazioan oinarrituz. Aplikazio horiek momentuoro non zauden, zertan ari zaren edo norekin zauden plazaratzea eskaintzen dute.
Columbia unibertsitateko mugimenduak aplikazio horien bidez azaltzen den informazioa hiri edo lurralde mailan aztertuz, hau da, kolektibo handi baten hirian zeharreko mugimenduak eta aglomerazioak aztertuz, bizi gareneko lekua beste modu batean ezagutzea, esploratzea eta aztertzea du helburu.


Aipatutako mugimenduetaz gain, sare sozialen aplikazioen erabiltzaileek hiria nola bizitzen duten azaltzen dute, hau da, beraien egoera pertsonalaren arabera nora jotzen duten edota leku bakoitzean zelan sentitzen diren. Horiek ere aztergai hartzen ditu "We are here now" programak, hiriaren antolamendu eta, horren arabera, gune bakoitzak igortzen dituen sentsazioen inguruko ondorioak ateratzeko helburuarekin.  






No hay comentarios:

Publicar un comentario