sábado, 31 de marzo de 2012

LURRALDEA ERREPRESENTATZEN I

Lurraldearen errepresentazio arruntak osatuz (topografia, geografia, dentsitatea...) aurrerapen berriek lurraldearen datu desberdinak eskaintzen dizkigute. Errepresentazio horiek lurraldearen irakurketa sozialagoak eskaintzen dizkigute oso modu bisualean, hala nola, hiri barneko jendearen mugimenduak eta aglomerazioak, etnia eta erlijio banaketak lurraldean zehar, gunearen eta momentuaren araberako aktibitateak... Ikuspegi berri honek guk okupatutako hiri eta lurraldearen funtzionamendua ulertzen lagundu gaitzake, modu orokor batetan antolamendu batek funtzionamendu egokia ala ez-egokia duen aztertu daiteke eta baita horren erabiltzaileen joera edota beharrak zeintzuk diren antzematen (beti ere tamaina handiko kolektiboak direla aintzat hartuz).


Kasu orotan lurraldean zeharreko pertsonen pilaketak irudikatzen dira; espazio okupatua eta ez-okupatua desberdintzen dira eta inolako marradurarik gabe lurraldearen eta hirien antolakuntza sumatzen da. Horiek antolatzen dituzten kaleak, errepideak, enparantzak, eraikinak... marrak ez diren bestelako osagaiez azaleratzen dira, gaueko ARGIZTAPENA, espazioaren ERABILERA, ARRAKASTA... Osagai guzti horiek lurraldea beste modu batean errepresentatzen edo irudikatzen laguntzen du, aztergaiaren arabera lurraldearen irudi desberdinak jasoz gizartearen dinamikotasuna plazaratuz.


I ·· 2010-eko AEB-tako etniak (gorri::txuri/urdin::beltz/berde::asiar/laranja::hispaniar/hori::beste)

NYC
CHICAGO


LOS ANGELES

PHILADELPHIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario