martes, 13 de marzo de 2012

CIUDADES HABITABLES, CIUDADES DE FUTURO


"Ciudades habitables, ciudades de futuro" erakusketak, Madrileko "La Casa Encendida" kulturgunean aurtengo apirila arte, bisitari orori hiria era guztietako erabiltzaileentzat eta arkitektorik gabe antolatzeko bideak eskaintzen dizkio bisitariaren erantzuna eta partaidetza helburu izanik.

Gizarte moderno globalizatua hirietan bizi da. Globalizazioak fluxu ezberdinen jarioa ahalbidetzen du (giza/ekonomiko/ezagutza), motore ekonomikoa berrikuntza eta sormena izanik. “Hiria” espazio gabeziaren ondorioz material eta informazio fluxuak antolatzen dituen sare-soziala bada, “hirigintza” aldaezinaren diseinua litzateke, aglomerazio urbanoen errepresentazioa. Aldi berean, indibiduo agrupazioen interakzioak guztion ongizatea du jomuga. Biztanle ororen hiria hobetzeko sormen-urbanoaren prozesuak ekarriko du berrikuntza soziala. Honetarako, kolektiboaren garapenerako sormen baldintzak eta errekurtsoak sortu behar dira hirian. Erakusketan adibide modura jartzen diren proiektuetan ageri dira hiri eredu bizigarriak, kolaborazio eta akzio-experimentalean oinarrituak eta berehalako erantzun gisa, baliabide urriak dakarren erabilera berritzaile eta perspektiba globaleko emaitza lokalak eskuratuz.

Omnibus proiektuan ekin aurretik, Madrileko "La Casa Encendida"n egindako erakusketan hartu ditugu hiria aktibatzeko ereduak eta bertan proposaturiko jarraibideak. Omnibus proiektua Gasteizeko erdigunean kokatuta, bertako erabiltzaile eta biztanleei zuzenduta, behar eta baliabideak emateko, honela kolektibo aktibo bat lortzeko asmoz.


 



·IKUSMEN KUTSADURA
Honakoa litzateke galdera: publizitatea kontaminazio bisuala ala egungo kulturaren eta  paisaia urbanoaren isla litzateke?
Sao Paulo hiriko interbentzioa hartuko da eredu. “XXI.mendeko Hiperhiria” deitu izan da bertikalitate eta paisaia urbanoaren gordintasunagatik. Publizitateak zergarik gabeko paradisua topatu zuen, muga guztiak gaindituz, kontrako legea etorri zen arte; “Hiri garbiarentzat legea, 2006”, non ur/aire/akustika eta ikus-kontaminazioa aurre egitea zen helburu, eta ondoriotzat espazio publikoan publizitatea debekatzea ekarri zuen. Kontrako erantzunak izan zituen legediak, batetik biluzik dagoen hiriaren irudia, eta bestetik, gizarte-kultura ezabatzearena.





  


·GARRAIOA
Orain arte, trafikoari aurre egiteko ibilgailuaren erregulazioa eta alternatiben sustapena (garraio publiko, bizikleta, oinezko) izan dira neurriak. Onuragarria litzateke hau jarrera ekonomikoagatik (penalizazio, multak), edota moralagatik (sentsibilizazioa), baina hala ere ez da nahikoa izango: Berrikuntza faltatzen da, egungo teknologia eta eta diseinuaz baliaturiko sistema bat baizik.
“CtiyCar” proiektua eredugarri litzateke: garraio pertsonal, baina era kolektiboan gestionatua. Proiektuan parte hartzen dute :MIT/General Motors/F.Gehry/W.J.Mitchell.
i)prototipoaren diseinua, fabrikazioa, hornidura
ii)erabilera eta gestioa
Produktua= zerbitzua + efizientzia energetiko /ekonomiko + diseinu/teknologia
Proiektuaren funtsa: 1. Motore elektrikoak. 2. Interneteko aplikazioen erabilera osagarria. 3. Hiriko sare elektrikoan integrazioa. 4. Merkatuan prezio dinamikoa eskainiz.
BERRIKUNTZA SOZIALA, eta GESTIO EREDU BERRIAK.



















·HIRIGINTZA INFORMALETIK IKASTEN
Zer ikasi daiteke antolakuntza edota gobernu gabeko espazio marginaletatik? Honelako ereduetan bizi-kalitatea eta espazioen jasangarritasuna hobetzen dituen praktika berritzaileak identifikatu ditzakegu.
-Jane Jacobs eta “tokikoaren” garrantzia:
XX.aren korrontearen aurka erabilera aniztasuna eta dentsitate altuko kontzentrazioak defendatu zituen. Jarrera honekin, tokiko prozesu txikia aztetuz eskala handiko joera ulertzea litzateke, antolamenduari kritika eginez. Hiria ekintza ezberdinen ekintza da. Tokiko sare sozial eta kulturalak ulertu behar dira bertan aktuatu aurretik, eta azalera atera dinamika hori, ezagutza honetaz baliatuko den ESTRATEGIAk hartuz, eta errealitatea islatuz.
-Steward Brand eta “fabelak” espazio berritzaile modura:
Beharretatik sortutako diseinu urbano eta foko berritzaileak. Suburbioetan hazkunde azkarrak ematen dira, behin behineko bizitoki izateko eginak eta biztanleek eraiki eta antolatuak izanik benetako eskaerari erantzunez. Material koste baxuaz eta energia erabilera minimanizatuz baliabide nahikoak topatzen dira hiria hazi dadin.
-One small project: (Wes Janz arkitektoaren eskutik)
Auzo marginaletatik eraikuntza sistemak aztertuko ditu. 1.000 milio biztanle “area urbano informalean” bizi dira.
“One person. One architect. One small project”. Eredu bernakulu/ jasangarri eta behar/baliabideen orekan planifikazio flexiblea egiten da, eraldaketak onartuko dituena.


KALEEN ESTETIKA ETA IDENTITATE URBANOA
Atal honetan hiriaren erregenerazioan estetikak izan dezakeen garrantzia azpimarratzen da. Horrekin lotuta Albaniako "Tirana" hiriaren erregenerazio proiektua azaltzen da. Hango alkateak krisi ekonomiko eta soziopolitikoan dagoen hiria berpizteko interbentzio basikoak eta aurrekontu txikikoak planteatu zituen. Sobietar erregimenaren beherakadaren ondoren degradatua geratutako hiriaren pabimentoa konpondu, eraikuntza ilegalak berdeguneez ordezkatu eta sobietar eraikuntza grisak kolorez bete zituen. Honek hiriaren bizitza sozialaren sustatzea lortu zuen ondorengoko tendentzia arkitektonikoaz gainera.

                      


AUZOETAKO BIZTANLE MUGIMENDUAK
Auzo eta hirien berpizterako lekuko kultura, historia eta topologia urbanoa errespetatzea eta hirian integratzea komenigarritzat hartzen du. Tokion Shimokitazawa auzoa da aipagarri biztanleen mugimenduagatik, auzoak tradizio eta modernitatea elkarbizitzan jartzen ditu dentsitate handiko nukleoa osatuz eta bizitza kultural eta artistiko aberatsa barne hartuz. Tokyoko udalak errepide perimetralaren trazadura auzoaren erditik planteatu zuen auzoaren giroa eta egitura apurtuz. Hori aurre eginez eta guneko erregenerazio urbanorako tokiko politika sortzeko auzoaren biztanleek STSK (save the Shimokitazawa) mugimendua sortu zuten. Proposatu zuten errebindikazioa ospakizun moduko ekitaldiekin eta udalaren planteamenduaren alternatibak bilatzeko jardunaldi bidezkoa izan da.


RANKING-AK
2007. urtean hirietako biztanleak landakoak gainditu zituzten eta horrek bizitza urbanoaren mugimendua eta horri buruzko zalantzak... agertu zituen. Horren ondorio, munduko hiriak klasifikatzeko Ranking-ak izan dira, zeinak gaika hartuta hiriaren ikuspegi ez-osatua emango diguten baina gai desberdinetakoak aztertuz hiriaren ikuspegi orokorra eskainiko diguten. Aipatutako lehenengoa gertatzearen ondorio errealitate urbanoaren sinplifikatzea eta ranking-aren goiko postutakoak erreferentziatzat hartzeak ekar dezakeen homogenizazioa da batik-bat.

                      

ESPAZIO PUBLIKOAREN ERALDAKETA AZKAR ETA MERKEA
Espazio publikoa erlazio sozialen oinarri izateagatik horren antolamenduak garrantzia hartzen du. Erakusketak errekurtso minimoen bidez biztanleen beharrei erantzutea planteatzen du eta horren bi adibide ematen ditu. Batetik, San Franciscon REBAR taldearen PARK(ing) proiektua, hiriaren espazio publikoaren %70a okupatzen duten parkingak berdegune bihurtzean datzana. Bestetik, New Yorkeko udalak sustatutako "Public Plaza Initiative" proiektua aipatzen da, zeinean proiektuak gauzatzeko auzoaren behar eta eskaerak aztertzen diren soluzio egokiena ematearren. Proiektu bilduma honen adibide da Brooklyn-en 12 plazatako parking-a enparantza publikoan eraldatzearen interbentzioa.


                                    


HORTU URBANOAK
Lurzoru urbanoaren hedapenak landa lurzorua okupatzen hasi zenetik hortuak edo ustiapenerako lurrak hiritik gero eta urrunen geratzen hasi dira. Horrek hiri barruan ekartzen dituen berdegune eskasiari eta produkzio eta aisi arazoari aurre eginez, hortuak hiri-bilbean integratzen dituzten proiektuak azaldu dira azkenaldian; batik bat, “Sociopolis” Balentzian eta “The Vertical Farm”. Lehenengoa hortuari hiriaren barruan lekua egiteko ideiarekin eta bigarrena azalera libre gutxiko hirian produkzio eredu jasangarria bilatzearen alde.

BIZTANLEAK HIRIA ULERTU ETA AZTERTZEKO HERRAMIENTEN ESKAINTZEA
Azkenaldian biztanle ororen eskutan dauden datuak anitzak badira ere, horien interpretazio eta analista ez da erraza, hori errazteko baliabideak luzatu dituzte zenbait diseinatzaile, artista… Erakusketak horien adibidetzat jartzen dituzte Espainiako “Casas tristes” webgunea, Espainian hutsik dauden etxeak erakusten disuena modu grafiko batean, eta Estatu batuetako “Oakland Crimespotting” webgunea, Oakland-eko krimenen inguruko informazio objektinboa eskaintzen duena.





No hay comentarios:

Publicar un comentario