lunes, 5 de marzo de 2012

Hutsunea bizituz, Cuchilleria 28

Enplazamendua - antolatutako gunea Gasteizeko Cuchilleria kalearen 28. zenbakiko hutsunea da, alde zaharraren trinkotasunarekin kontrastea egiten duena. Eraitsitako eraikin batek sortutako hutsunea izanik, alde zaharrean agertzen diren beste espazio libreekin konparatuz, hau espazio marginal modura geratzen da inolako izaerarik gabe eta aldi berean ekintza asko eskaintzeko aukerarekin. Hori dela eta, eta 24h-tan irekita egongo den espazio erabilera anitzaren baldintzak betez, Gasteizeko alde zaharraren espazio libreen sarean plaza edota alde zaharreko "kantoi-atal"-a proposatzen da. Horretarako beharrezkoa ikusten da oinaren okupazio minimoa, makro-zertxa eta andamio egitura arinekin lortzen dena. 
Katalogoa - Eraikuntza errazaren eta eskuragarritasunaren alde zenbait katalogoek eskaintzen dituzten produktuetara doitu dira erabilitako piezak (andamioetarako Dacama eta Zubi garabirako Abus enpresa batik bat). Katalogoetako neurriek agindu dituzte egituraren diseinua ahalik eta habe tarte handienak (5m)... lortzeko orduan aipatu bezala hutsune zehaztugabea alde zaharrean integratzeko helburuarekin.
Eraikuntza - altzairuzko pieza aurrekoiztuen erabilerak eraikuntza lehor erraza eskaintzen du, espazioaren erabiltzaileak eraikitzeko eta egunen batean beharren arabera eraldatu edota desmontatu eta lekuz mugitzeko aukera emateaz gain. Horrela, malgutasuna eta zehaztasun eza lortzen da bi zentzutan, alde batetik elementuekin sortzen den espazio zehaztugabeagatik eta bestetik eraikuntza piezek erabilera zein espazio berriei moldatzeko ematen duten aukeragatik, kasu gehienetan makineria minimoa erabiliz piezek duten giza-eskalari esker.
Egitura eskema bi ataletan banatzen da; alde batetik makro zertxa eusteko portiko handiak eta bestetik andamio egitura. Lehenengoak goikaldeko terraza-solarium-a eusteaz gain zubi-garabi egitura eusten du. Azken horretatik espazioari dinamikotasuna emango dion beirazko kaxa zintzilikatzen da erabileran arabera posizio bat edo beste hartzen duena eta guztiz ireki ala itxi daitekeena espazioari izaera desberdinak emanez. 
Andamio egiturak aldiz, espazioaren komunikazio bertikalaren funtzioa betetzeaz gain alde zaharreko balkoi bat bailitzan erabilera asko barne har ditzazke; eszenatokia edo bat-bateko antzoki edo ekitaldi baten begiralekua, eguzkia hartzeko edo irakurtzeko gunea... beti ere altuera irabaztearekin batera intimitatea eta kaletik urruntzea lortuz. 
Bi espazioen artean espazio libre luze bat agertzen da espazioaren eguzkiztapenean onura egiteaz gain, espazioaren barnealdeko ikuspegia ematen duen alde zaharreko kale itxura hartzen duena. Bi egituren arteko lotura beirazko kaxaren mugimenduaren eta goikaldeko zubi finkoaren bidez gauzatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario