lunes, 16 de abril de 2012

tokian toki II

Proiektuaren ardatz bilakatu dira espazio publikoa antolatuko duten komunikazio fluxuak; auto bidezko zirkulazio perimetrala finkatuz gune estrategikoa den alde zaharraren muinoan oinezko zirkulazio libreagoak lortzea izanik helburu.  Oinezko zirkulazio librearekin batera Gasteizeko almendraren dentsitatea jaitsiko duten espazio libreen sekuentzia azpimarratuko da. Muinoa osatzen duten espazio libre horiek izango dira programaren alde indeterminatuari erantzuna emango diotena, erabilera askatasuna eskainiz alde determinatuaren atalen arteko lotura gauzatzeaz gain.

Programaren alde determinatuari (hezkuntza+kirola+kultura) erantzuna ematearen ardura muinoak egun eskaintzen dituen instalazioek eta horiei osagarri planteatzen diren berriek hartuko dute gain. Jarduera horiek bolumen zentralak eta unitatearen adierazle agertuko den informazio igorleak bilduko ditu.

Alde determinatu eta indeterminatuak hiru erabiltzaile eskaleri (auzo-hiri-turista) zerbitzu emateko prest egongo den unitate modura funtzionatuko du, bai funtzionalki baita espazialki ere. Erabiltzaile eta jarduera desberdinen uztarketarako bi lotura mota planteatzen dira, alde batetik espazio publikoaren jarraitasunak errazten duena, kale kotan funtzionatuko duena.  Bestetik, Montehermoso kulturgunearen eta ur deposituaren arteko kale-azpiko lotura errepikatuz ur depositu eta gainontzeko jardueren artekoa, lur azpiko kotan funtzionatuko duena.
Kale-azpiko lotura Ur-depositua zenatik abiatuko da, honen eta Montehermosoren arteko komunikazioa dagoela aprobetxatuz. Egun erakusketa-gune den espazioari uraren presentzia bueltatuko zaio Spa erabilera esleituz, eraikinak daukan egitura potentea eta adierazgarria aprobetxatuz. Honi jarraiki lur-azpiko kotan antzoki eta erakusketa gunea kokatuko dira alde zaharreko eskaintza osatuz. Zerbitzu unitateak kale kotaren okupazioa gauzatuko du espazio publiko indeterminatu eta informazio igorletzat funtzionatuko duen adierazlearekin eta altuera irabaziko du,  pribatasunarekin batera, hezkuntzarako prestatuko diren tailer eta aretoekin.


No hay comentarios:

Publicar un comentario