MAPA
KONTZEPTUALA
Otsailerarte egindako lana kontuan hartu bada ere,
hasieratik birplanteamendua egin dugu, proiektuan murgiltzeko helburuarekin.
Lehenengo lauhilekoan egindako eskala handiko proposamenarekin jarraitu dugu:
IBAI METROA, non hiriarekiko komunikazioa eta aisia bat egiten duten. Ibai
adarraren hasiera gure herrian dagoenez, jarrera berdina mantendu nahi da
eskala txikiko aktuazioekin herri barruan ere, oinezko erabiltzaileari leku
emanez.
Interbentzioaren jarrera izango da abiapuntua, barne komunikazioaren
errepide izaera ukatu, eta espazio publikoaren trataera emanez. Honela,
errepide nagusiaren traza herriko nukleoan presentzia galduko du, izaera
separatista galduz, eta herriaren loturaren alde. Herriko biztanleen perfil
aniztasuna ikusita, beraien arteko elkartrukea bideratuko da, bien integrazioa
sustatuz.
Programari dagokionez,
ordenazioan nekazal biltegi eta parking amankomunak herri mugan kokatuko dira
komunikazio egokia ziurtatuz. Herri barnean, orainarte landa bizimoduarekin
harremanik izan ez dutenei begira, baratze eta frutarbol kolektiboei toki egin
zaie, autokontsumorako. Beste alde batetik, herriaren funtzionamendua
indartuko duen eskaintza osatu nahi da: amankomuneko zerbitzuen eraikin
komunitarioa (dagoen elkartearen anpliazio gisa, eta erabilera anitzeko lokal
batzuk). Azkenik, erdigunean kokatzen den eraikinaren berrerabilera
proposatzen da herriko tarberna eta jabeen etxebizitza funtzioarekin. Handitze
lanak, bertako gehikuntza eredua jarraituz egingo lirateke.
Proiektuan osotasunez
jokatzeko, biztanle bizimodu ezberdinak detektatu ditugu, hauen interakzioa
interbentzioen helburu izanik. Badauden eraikinen handitze lanen bidez,
zerbitzuak eskainiko dira (taberna, elkarte gastronomiko, aterpetxe, erabilera
anitzeko gela), bestetik eraikitze sistema bateratu bateko nekazal izaerako
eraikin multzoa (merkatua, negutegi kolektiboa, biltegiak, mailakatze sistema).
1.KOKAPENA//BIDE SAREA.
Uribarri Nagusia Gasteiz udalerriaren azken perimetroan kokatzen da, landa
eremu eta mendialde inguruan. Ubide sarearen hasiera izango litzateke, Gasteiz
hirigunearekin lotura izanik, komunikazio eredu berria lortuz ibaiertzaren
birgaitzearekin. Hiri barneko mugikortasuna zalantzan jarri dugu, errepide
izaera ezabatuz, eta bereizketarako harresi sistema ekidinez.
2.IBAI METROAren
INTEGRAZIOA//Etxeko PRODUKZIOA. Hiri barneko uraren presentzia berreskuratzeko,
bilgune den iturri eta bolatokiaren inguruan kanalizazioa azaleratu da. Aldi
berean, frutarbolez osatutako lursaila ireki da, aisi eta produzio txikira
zuzenduta. Gai honekin ere, herritar perfil anitzaren uztartzerako etxeko
baratz eta ekoizpen kolektiboak ezarri dira.
3.INTERBENTZIO URBANOAK.
Aktuazio honen bidez, herri izaera urbanoagoa bilatuko da, bizimodu hirtarraren
onurak ekarriz, erakarle izan dadin eskala ezberdineko biztanle eta
bisitarientzat. Herriguneren bateratasuna erdietsiko da errepidearen trazadura
estali, eta oinezkoen pabimentuari bide emanez. Bestetik, proiektu puntualen
bidez, herri aktiboa bilakatzea dugu helburu, barne eta kanpoari begira:
-goitik behera- a) amankomuneko biltegiak produktu eta herramintentzat, b)jolas
eta ekoizpeneko espazio mailakatua, c) dagoen elkartearen handitze lana, aterpetxe
eta ikasgela programa gehituz, d) merendero-parke- frutarbol eremua, e) herriko
taberna eta etxebizitza, f) merkatua eta herriko plaza, g) negutegi kolektiboa
.
HERRIKO AKTUAZIO PUNTUALAK
>ZERBITZU ERAIKINAK: _Handitze lanak
·1.
Elkarte gastronomiko/ Aterpetxea (3 gela)/ Erabilera anitzeko gunea (ikasgela/bilera
gela/ informatika gunea)
·2.Herriko
taberna/ Jabearen etxeb.
>NEKAZAL ERAIKIN MULTZOA: _Apalategi-egiturako sistemaz
1.Amankomuneko
biltegiak (nekazal produktu, herraminta, makinaria)
2.Merkatua
3.Negutegi
kolektiboa
>ZERBITZU ERAIKINAK
ELKARTE
GASTRONOMIKO/ ATERPETXEA/ ERABILERA ANITZ
Eraikinaren kokapen estrategikoaz baliatu gara herriko eraikin zentrala
proiektatzeko. Irisgarritasuna hobetuz eta mailakatzearen bidez erabilgarri ez
zen lur eremuan tarteko guneak lortuz, non frutalbolen itzalpean eustorma-eserlekuak
(lurrez egindakoak) dauden. Jatorrizko harrizko eraikina erabili dugu, handitze
lan baten bidez programa osatzeko. Behe oinean, harrera gunea, bizikleta
biltegi/alokairua, sukaldeak eta jantokia, ate tolesgarri bidez ireki daitekena.
Goiko solairuan, horma eraitsiz, aterpetxera eta erabilera anitzeko gelara
sarrera eman zaio, kanpo eskailera bitartez irits daitekena.
Materialei dagokionez, harrizko bolumenari zurezko egitura txertatu
zaio. Itxituran berriz, behe oinean zurezko zokoaloa (aldi berean eserleku eta
kajoi funtzioarekin), eta gainontzekoa zehar argi den U-glass piezaz.
HERRIKO
TABERNA/ JABEAREN ETXEBIZITZA
Interbentzio hau ere handitze lana litzateke. Harrizko bolumenean
jabearen etxebizitza eta sukaldea daude. -L- egiten dion eraikinera lotura
azpi terraza bidez delarik. Bertan taberna eta jatetxea. Gehitutako elementua
zurezko portikoz diseinatu da, txapa eta polikarbonatozko estalki bakarraz
osatua.
>NEKAZAL ERAIKIN MULTZOA
Eraikitze sistema berdina aplikatuz 3 eraikin mota diseinatu dira.
Sistema honen diseinua erabilerari erantzun nahi dio, eskala eta pieza
industrializatuez baliatua. Steel Frame modura, sekzio txikien segidan,
eustorma egonkorrak erdietsi daitezke, eta hauek bikoiztuz, fatxada bolumetriko
erabilgarria izango dugu, funtzio bakoitzean bere zeregina izanik.
AMANKOMUNEKO
BILTEGIAK
Eskala makinaria handiena gordetzeko egokitu da (traktore, remolke..),
eta fatxadak beste herramintak biltzeko bakioko du. Ura biltzeko gaitasuna
izango du, ponpa batzuekin garbiketarako mangerak izateko.
MERKATUA
Herriko biltegi-eraikin handipen gisa agertzen da, plaza zentralean.
Estalkia eta itxitura minimoa izanik, kajoi batzuk desmontagarriak lirateke
merkatu egunetan salmentarako postuak eratuz.
NEGUTEGI
KOLEKTIBOA
Herrian integrazioa handitzeko pentsatutako proiektua da, non 3 funtzio
barne hartzen dituen:
1.Negutegi
efektuaz baliatuz, egoteko espazioa
2.Negutegia
eta, fatxadako apaletan, semilleroa. Estalkiko ura jasoz, ureztatzea
ahalbidetzen du gota-a-gota bidez.
3.Isolatutako
azken atalean, konposterako gunea, baldintza atmosferiko optimoa bilatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario