lunes, 4 de junio de 2012

Uribarri Nagusia · Mapa kontzeptuala


Otsailerarte egindako lana kontuan hartu bada ere, hasieratik birplanteamendua egin dugu, proiektuan murgiltzeko helburuarekin. Lehenengo lauhilekoan egindako eskala handiko proposamenarekin jarraitu dugu: IBAI METROA, non hiriarekiko komunikazioa eta aisia bat egiten duten. Ibai adarraren hasiera gure herrian dagoenez, jarrera berdina mantendu nahi da eskala txikiko aktuazioekin herri barruan ere, oinezko erabiltzaileari leku emanez.

Interbentzioaren jarrera izango da abiapuntua, barne komunikazioaren errepide izaera ukatu, eta espazio publikoaren trataera emanez. Honela, errepide nagusiaren traza herriko nukleoan presentzia galduko du, izaera separatista galduz, eta herriaren loturaren alde. Herriko biztanleen perfil aniztasuna ikusita, beraien arteko elkartrukea bideratuko da, bien integrazioa sustatuz. 

Programari dagokionez, ordenazioan nekazal biltegi eta parking amankomunak herri mugan kokatuko dira komunikazio egokia ziurtatuz. Herri barnean, orainarte landa bizimoduarekin harremanik izan ez dutenei begira, baratze eta frutarbol kolektiboei toki egin zaie, autokontsumorako. Beste alde batetik,  herriaren funtzionamendua indartuko duen eskaintza osatu nahi da: amankomuneko zerbitzuen eraikin komunitarioa (dagoen elkartearen anpliazio gisa, eta erabilera anitzeko lokal batzuk). Azkenik, erdigunean  kokatzen den eraikinaren berrerabilera proposatzen da herriko tarberna eta jabeen etxebizitza funtzioarekin. Handitze lanak, bertako gehikuntza eredua jarraituz egingo lirateke. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario