martes, 2 de octubre de 2012

"New Topographics: Photographs of a Man-Altered Landscape"


"A turning point in the history of photography, the 1975 exhibition New Topographics signaled a radical shift away from traditional depictions of landscape. Pictures of transcendent natural vistas gave way to unromanticized views of stark industrial landscapes, suburban sprawl, and everyday scenes not usually given a second glance"

Rochester-eko 1975-eko "New Topographics" erakusketak argazkilaritzaren norabidea aldatzeaz gain paisaiaren    ikuspuntu berri baten erantzule izan zen. Paisaian gizakiaren eskuak izandako eragina aztertzen du ikuspuntu berri honek, gure ingurune hurbilenean topa daitezkeen laginak topatuz, ikertuz eta fitxeroan gordez. Prozesu horren emaitzetako bat "Bernd + Hilla Becher" artisten argazkilaritza lana da, bikote honen lagin bilketak funtzioaren araberako tipologia katalogoaren itxura hartzen du.

// Industria //


// Ur deposituak //



// Gas ontziak //


// Etxeak //


// 




jueves, 28 de junio de 2012

La Habana hiriko zimurrak [Jr. + José Parlá]

J.R. artista frantziarraren eta José Parlá artista kubatar-amerikarraren elkarlanaren emaitza da La Habana hiri mailako "The Wrinkles of the city" kaleko arte interbentzioa. Hiritarren bizitza hirian bertan islatzera dator proiektua; lekuan lekuko arazo sozialei, pertsonen memoriei, bizipenei, oroipenei, keinuei, sentsazioei leku emanez; horiek izanik hiria bera martxan jartzen dutenak.


domingo, 24 de junio de 2012

Uribarri Nagusia · Laburpen aurkezpena


Uribarri Nagusia · Entrega finala





MAPA KONTZEPTUALA

Otsailerarte egindako lana kontuan hartu bada ere, hasieratik birplanteamendua egin dugu, proiektuan murgiltzeko helburuarekin. Lehenengo lauhilekoan egindako eskala handiko proposamenarekin jarraitu dugu: IBAI METROA, non hiriarekiko komunikazioa eta aisia bat egiten duten. Ibai adarraren hasiera gure herrian dagoenez, jarrera berdina mantendu nahi da eskala txikiko aktuazioekin herri barruan ere, oinezko erabiltzaileari leku emanez.

Interbentzioaren jarrera izango da abiapuntua, barne komunikazioaren errepide izaera ukatu, eta espazio publikoaren trataera emanez. Honela, errepide nagusiaren traza herriko nukleoan presentzia galduko du, izaera separatista galduz, eta herriaren loturaren alde. Herriko biztanleen perfil aniztasuna ikusita, beraien arteko elkartrukea bideratuko da, bien integrazioa sustatuz. 

Programari dagokionez, ordenazioan nekazal biltegi eta parking amankomunak herri mugan kokatuko dira komunikazio egokia ziurtatuz. Herri barnean, orainarte landa bizimoduarekin harremanik izan ez dutenei begira, baratze eta frutarbol kolektiboei toki egin zaie, autokontsumorako. Beste alde batetik,  herriaren funtzionamendua indartuko duen eskaintza osatu nahi da: amankomuneko zerbitzuen eraikin komunitarioa (dagoen elkartearen anpliazio gisa, eta erabilera anitzeko lokal batzuk). Azkenik, erdigunean  kokatzen den eraikinaren berrerabilera proposatzen da herriko tarberna eta jabeen etxebizitza funtzioarekin. Handitze lanak, bertako gehikuntza eredua jarraituz egingo lirateke. 



HERRI MAILAKO ERALDAKETA

Proiektuan osotasunez jokatzeko, biztanle bizimodu ezberdinak detektatu ditugu, hauen interakzioa interbentzioen helburu izanik. Badauden eraikinen handitze lanen bidez, zerbitzuak eskainiko dira (taberna, elkarte gastronomiko, aterpetxe, erabilera anitzeko gela), bestetik eraikitze sistema bateratu bateko nekazal izaerako eraikin multzoa (merkatua, negutegi kolektiboa, biltegiak, mailakatze sistema).


1.KOKAPENA//BIDE SAREA. Uribarri Nagusia Gasteiz udalerriaren azken perimetroan kokatzen da, landa eremu eta mendialde inguruan. Ubide sarearen hasiera izango litzateke, Gasteiz hirigunearekin lotura izanik, komunikazio eredu berria lortuz ibaiertzaren birgaitzearekin. Hiri barneko mugikortasuna zalantzan jarri dugu, errepide izaera ezabatuz, eta bereizketarako harresi sistema ekidinez. 
2.IBAI METROAren INTEGRAZIOA//Etxeko PRODUKZIOA. Hiri barneko uraren presentzia berreskuratzeko, bilgune den iturri eta bolatokiaren inguruan kanalizazioa azaleratu da. Aldi berean, frutarbolez osatutako lursaila ireki da, aisi eta produzio txikira zuzenduta. Gai honekin ere, herritar perfil anitzaren uztartzerako etxeko baratz eta ekoizpen kolektiboak ezarri dira.
3.INTERBENTZIO URBANOAK. Aktuazio honen bidez, herri izaera urbanoagoa bilatuko da, bizimodu hirtarraren onurak ekarriz, erakarle izan dadin eskala ezberdineko biztanle eta bisitarientzat. Herriguneren bateratasuna erdietsiko da errepidearen trazadura estali, eta oinezkoen pabimentuari bide emanez. Bestetik, proiektu puntualen bidez, herri aktiboa bilakatzea dugu helburu, barne eta kanpoari begira: -goitik behera- a) amankomuneko biltegiak produktu eta herramintentzat, b)jolas eta ekoizpeneko espazio mailakatua, c) dagoen elkartearen handitze lana, aterpetxe eta ikasgela programa gehituz, d) merendero-parke- frutarbol eremua, e) herriko taberna eta etxebizitza, f) merkatua eta herriko plaza, g) negutegi kolektiboa
.


HERRIKO AKTUAZIO PUNTUALAK

>ZERBITZU ERAIKINAK: _Handitze lanak
                     ·1. Elkarte gastronomiko/ Aterpetxea (3 gela)/ Erabilera anitzeko gunea (ikasgela/bilera gela/ informatika gunea)
                     ·2.Herriko taberna/ Jabearen etxeb.
>NEKAZAL ERAIKIN MULTZOA: _Apalategi-egiturako sistemaz
                     1.Amankomuneko biltegiak (nekazal produktu, herraminta, makinaria)
                     2.Merkatua
                     3.Negutegi kolektiboa

>ZERBITZU ERAIKINAK

ELKARTE GASTRONOMIKO/ ATERPETXEA/ ERABILERA ANITZ


Eraikinaren kokapen estrategikoaz baliatu gara herriko eraikin zentrala proiektatzeko. Irisgarritasuna hobetuz eta mailakatzearen bidez erabilgarri ez zen lur eremuan tarteko guneak lortuz, non frutalbolen itzalpean eustorma-eserlekuak (lurrez egindakoak) dauden. Jatorrizko harrizko eraikina erabili dugu, handitze lan baten bidez programa osatzeko. Behe oinean, harrera gunea, bizikleta biltegi/alokairua, sukaldeak eta jantokia, ate tolesgarri bidez ireki daitekena. Goiko solairuan, horma eraitsiz, aterpetxera eta erabilera anitzeko gelara sarrera eman zaio, kanpo eskailera bitartez irits daitekena.
Materialei dagokionez, harrizko bolumenari zurezko egitura txertatu zaio. Itxituran berriz, behe oinean zurezko zokoaloa (aldi berean eserleku eta kajoi funtzioarekin), eta gainontzekoa zehar argi den U-glass piezaz.







HERRIKO TABERNA/ JABEAREN ETXEBIZITZA

Interbentzio hau ere handitze lana litzateke. Harrizko bolumenean jabearen etxebizitza eta sukaldea daude. -L- egiten dion eraikinera lotura azpi terraza bidez delarik. Bertan taberna eta jatetxea. Gehitutako elementua zurezko portikoz diseinatu da, txapa eta polikarbonatozko estalki bakarraz osatua.




>NEKAZAL ERAIKIN MULTZOA

Eraikitze sistema berdina aplikatuz 3 eraikin mota diseinatu dira. Sistema honen diseinua erabilerari erantzun nahi dio, eskala eta pieza industrializatuez baliatua. Steel Frame modura, sekzio txikien segidan, eustorma egonkorrak erdietsi daitezke, eta hauek bikoiztuz, fatxada bolumetriko erabilgarria izango dugu, funtzio bakoitzean bere zeregina izanik.

AMANKOMUNEKO BILTEGIAK

Eskala makinaria handiena gordetzeko egokitu da (traktore, remolke..), eta fatxadak beste herramintak biltzeko bakioko du. Ura biltzeko gaitasuna izango du, ponpa batzuekin garbiketarako mangerak izateko.




MERKATUA

Herriko biltegi-eraikin handipen gisa agertzen da, plaza zentralean. Estalkia eta itxitura minimoa izanik, kajoi batzuk desmontagarriak lirateke merkatu egunetan salmentarako postuak eratuz.




NEGUTEGI KOLEKTIBOA

Herrian integrazioa handitzeko pentsatutako proiektua da, non 3 funtzio barne hartzen dituen:
                     1.Negutegi efektuaz baliatuz, egoteko espazioa
                     2.Negutegia eta, fatxadako apaletan, semilleroa. Estalkiko ura jasoz, ureztatzea ahalbidetzen du gota-a-gota bidez.
                     3.Isolatutako azken atalean, konposterako gunea, baldintza atmosferiko optimoa bilatuz.


















lunes, 4 de junio de 2012

Uribarri Nagusia · Mapa kontzeptuala


Otsailerarte egindako lana kontuan hartu bada ere, hasieratik birplanteamendua egin dugu, proiektuan murgiltzeko helburuarekin. Lehenengo lauhilekoan egindako eskala handiko proposamenarekin jarraitu dugu: IBAI METROA, non hiriarekiko komunikazioa eta aisia bat egiten duten. Ibai adarraren hasiera gure herrian dagoenez, jarrera berdina mantendu nahi da eskala txikiko aktuazioekin herri barruan ere, oinezko erabiltzaileari leku emanez.

Interbentzioaren jarrera izango da abiapuntua, barne komunikazioaren errepide izaera ukatu, eta espazio publikoaren trataera emanez. Honela, errepide nagusiaren traza herriko nukleoan presentzia galduko du, izaera separatista galduz, eta herriaren loturaren alde. Herriko biztanleen perfil aniztasuna ikusita, beraien arteko elkartrukea bideratuko da, bien integrazioa sustatuz. 

Programari dagokionez, ordenazioan nekazal biltegi eta parking amankomunak herri mugan kokatuko dira komunikazio egokia ziurtatuz. Herri barnean, orainarte landa bizimoduarekin harremanik izan ez dutenei begira, baratze eta frutarbol kolektiboei toki egin zaie, autokontsumorako. Beste alde batetik,  herriaren funtzionamendua indartuko duen eskaintza osatu nahi da: amankomuneko zerbitzuen eraikin komunitarioa (dagoen elkartearen anpliazio gisa, eta erabilera anitzeko lokal batzuk). Azkenik, erdigunean  kokatzen den eraikinaren berrerabilera proposatzen da herriko tarberna eta jabeen etxebizitza funtzioarekin. Handitze lanak, bertako gehikuntza eredua jarraituz egingo lirateke. 




lunes, 14 de mayo de 2012

Omnibusa · azken ematea


PROGRAMAREN ERANTZUKIZUNA

Programa zehazterakoan tokia eta erabiltzaileak aztertuta, biak harremanetan jarriko dituen bilgune bat sortzea izan da helburu.

PROIEKTUAREN IZAERA

Lehenik eta behin, kontuan hartu da tokiaren azterketa egin ondoren bertako eskaera, programari eta jarduketa moduari dagokionez, eta eskala, erabiltzaile anitzei dagokionez. Eremuaren izaeraren funtsa, ezkutuko lurrazpiko loturetan topatu dugu, eralbilera eta espazioak harremanetan jartzen dituena. Bertatik abiatuz, programaren osaketak lotura hauek barneratuko ditu, eta batera lan egin. Lotura horien arima ez da bakarrik fisikoa izango, baita erabilera osagarrikoa ere, hots, lotura elementuak komunikatzaileak izateaz gain, bestelako jarduerak hartzen ditu baitan, hala nola, azoka edota erakusketa gela. Guzti honen funtsa Gasteizeko gailurra hornituko duen unitate funtzional bat erdiestea izango da, gaur egun eskaintzen denari aukera zabalduz.

PROGRAMA

·Eraldatutako Chillida urtegia. Azpiegitura potenteaz baliatuz SPA eta ERAKUSGELA KORRIDOREA barne hartzen ditu.
·Lurperatutako ANTZOKIA. Sarrera gune zentraletik, Chillida eraikinarekin partekatuz, eta zerbitzuen asetzea azpiegitura eraikinetik.
·INFORMAZIO GUNEA, ibilbide nagusiaren hasieran, gunearen eta ekintzen nondik norakoak azalduko dituena. 
·Estalki lineala, AZOKA egunetarako, estalkiak barne hartzen duelarik erakusmahai mekanismoa. Beste egunetan, ardatz nagusia litzatekena babestuz. 
·Tamaina ezberdinetako TAILERRAK, korridore bidezko sarrera eta bestaldeko NEGUTEGIAREKIN barne-kanpo espazio moldagarriak lortzeko.

ESTRATEGIA

Proiektuaren gauzatzean espazio librearen eta eraikinaren pribatutasunaren uztartzea bilatu da, baina aldi berean, bikoiztutako espazioak izan daitezela. Estrategia modura kota aldaketek lurperatu eta altxatu egingo ditu erabilera zehatzekoak, behe oina libre utziz, konexio bide bilakaraziz.











martes, 1 de mayo de 2012

Tokian toki III

Ondorengo planoetan, hiru geruza ezberdin ikus daitezke:


·LUR AZPIKO KOMUNIKAZIOA

Sestra azpiko ebaketan, Montehermoso eta urtegiko lotura existenteaz baliatuz, gure proiektuan integratu eta islatuko da. Ur biltegiari dagokionez, erabilera aldaketa jasan du, jatorrizko eta egungoa bateratuz. Alde batetik, eraikinaren berezko egiturari, uraren bultzadak jasateko diseinatu zena, etekina ateratzea da helburu, uraren presentzia berreskuratuz eta bestetik, hiru eraikin lotuko dituen erakusketa aretoa, perimetroa inbadituko duena. Alde zaharrari zerbitzu osagarria emango lioke, kultura/kirola/aisia barne hartzen dituena, eta aldi berean, erabiltzaile desberdinei bideratua. Kulturaren eskaintza indartuz, ikusentzunezko ekintza ezberdinei toki emango dien antzokia pentsatu da, aldi berean geztetxearen alboko bolumenarekin komunikazio bertikala izango duena.

Behe kotako programa osoa beheratutako espazio ireki batean izango du bilgunea.


·AZAL-PLANOAREN TOLESDURA

Ebaketa honetan ere, erabilera ezberdinen loturak bilatu dira. Chillida eraikinaren kasuan, kale mailako sarrera mantendu da, erakusketa aretoari bigarren solairu bat ateraz. Santa Maria kalea oinezko bilakatu ondoren, estalki jarrai bat gehitu zaio azoka erabilerarako. 

Eraikin multzoaren harreran, informazio eremua eta irisgarritasun osoa duen terrazara igoera, bertako ekintzen programa azalduko duen panelen erakusgarri.

Montehermosoko belardia moldatu egin da, mugal ezabatuz, eta bide berriak irekiz, gaztetxeari izaera berria emango diona.


·LURRETIK BANATUZ
 
Azken maila honetan, bi gune bereiziko dira: Harrerako eraikinaren gailurra, gunearen eta Gasteizeko ikuspekiak eskeiniko dituena, eta bilgune eremuko tailerrak, zerbitzuen osagarri, eta eskailera jasogarri bidez komunikazioa kontrolatuko dena.